Erroskoak

Errege egunerako opilik gabe? Dorronsoron goi mailako osagaiez egindako erroskoak aurkituko dituzu.
Lau tamaina dituzu aukeran:
250g. koa 3-4 lagunentzat
500g.koa 5-6 lagunentzat
750g.koa 7-9 lagunentzat...
1kg.koa 10-12 lagunentzat
Erroskoak hutsak edo beteak izan daitezke: nata, krema, nahasia ala erdia eta erdia.
Eskatu zeure gustukoa errege egunerako!

erroskoa

2016 Gabonak prestatzen

Gabonak gerturatzen ari dira eta urtero bezala gure bezeroen artean bi saski zozketatuko ditugu. Etorri gure dendetara eta lor ezazu zozketan parte hartzeko txartela!!

saskiak

saskia

Loteria tokatu zaigu!

loteria
 
Loteria tokatu zaigu!!! Jokatutako 1€ bakoitzeko 5€.
- Dezimo osoa erosi baduzu 100€ tokatu zaizkizu eta zuzenean loteria administrazioan kobratu dezakezu bihartik aurrera.
- 5€ko partizipazioa erosi baduzu 25€ suertatu zaizkizu eta Akarregiko dendan bertan kobratu ahal izango duzu ondorengo ordutegian:
Abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30: goizez 10:30-13:00
Abenduaren 26, 28 eta 30 arratsaldez... 18:00-20:00
Zorionak irabazle guztiei!

Bigarren irabazlea

Gaur Uztailak 7 kaxatik boleto irabazlea atera dugu eta Sebastian Eraunzetamurgil izan da irabazlea.

Zorionak Sebastiani eta on egin dagizula!

WP 000993

Dorronsoro Okindegia osatzen dugun guztiok eskerrak eman nahi dizkizuegu bezero guztiei zuen fideltasunagatik!

Sanjuanetako 2 saskiak oparitu ondoren gabonetako sariak prestatzen hasiko gara.

Ondo izan

Egutegia

2017a oso urte berezia izango da guretzat, 20 urte beteko baititugu zuen artean. Sorpresa ugari izango ditugu urte osoan zehar.
Aurrenekoa zuen zain dago: 2017ko egutegia dugu zuentzat opari, hozkailuan itsatsi eta notatxoak idazteko. Zatoz gure dendetara bila!!

egutegia

Epea bukatu da

Ohhhhh! zozketa egin genuenetik astebete igaro da eta bigarren saskiak ez du jaberik. Baina lasai, oraindik beste aukera bat duzue saria irabazteko.

Gordeta dituzuen boleto guztien atzean izena eta telefonoa idatzi eta okindegian jarri dugun kaxan sartu behar dituzue. Aste bete izango duzue horretarako eta datorren igandean, Uztailak 7, kaxatik bat atera eta saridunari telefonoz deituko diogu.

 Baduzue lana... baina merezi du, ikusi ikusi zein sari goxoa irabaz dezakezuen...

San Valentin

Maite ditugun pertsonei urte osoan esan beharko genieke hala dela baina batzutan kosta egiten zaigu hitzez esatea. Dorronsoro Okindegian uste dugu hitz goxoak jateko goxoekin uztartuz hobeak direla:

Esan maite duzula nahi duzunari!

 

pastasv.jpgtartasv.jpgtartasvP.jpg

 

Lehenengo irabazlea

Lehenengo saskiak badu nagusia: Acosta familiako Ibai eta Mari Luz Jimenez izan dira irabazleak. 3246 zenbakia zuten edo gure produktuez beteriko saskia lortu dute. Zorionak familia eta eskerrik asko parte hartzeagatik.

Gehiago irakurri: Lehenengo irabazlea

Saridunak

Urtero bezela Dorronsoro Okindegian 2 saski zozketatu ditugu Akarregi eta Lizeagako bezeroen artean. Oraingo honetan Alberto Otxotorena eta Rosario Anabitarte izan dira saridunak.
Eskarrik asko bezero guztiei urte osoko fideltasunagatik eta eguberri on!

Alberto OtxotorenaRosario Anabitarte

San Juanetako zozketa

saskia

Gure produktuez beteriko 2 saskiren zozketa egin dugu bezeroen artean. 

Zenbaki saridunak hauek izan dira:

3246 eta 14765

Gogoratu irabazleak astebeteko epea izango duela saria jasotzeko.

Ekainaren 29an irabazlerik agertu ez bada bigarren zozketa egingo dugu.

Azpikategoria