Akarregi

2007an Akarregi Poligonoan denda eta obradore berria ireki genituen. Bertan dugu zentrala: ofizina, banaketa zerbitzuaren gunea eta okindegia.

Akarregiko dendan kafetegia, era guztitako kutixiak eta janariak aurkituko dituzu:

Batetik, eguneroko jakiak: arrautzak, galletak, esnea, olioa, tomatea... Prestatutako janaria ere bada. Bestal­de, era guztietako kutixiak ditugu: alkoholdun edariak, eztia, esparragoak, pasta, tea eta galleta bereziak, txokolatea, piperrak, kontserbak...

Kokaleku egokia du kotxez ala oinez iristeko. Aparkatzeko arazorik gabe eta herritik gertu. Ordutegi zabala eta asteburuetan irekita.

 

Akarregiko denda kanpotik ikusitaSalmahaiaKafea hartu bitartean egunkaria irakur dezakezuOgiaz gain elikagaiak, edariak, egunkariak, kutixiak etabar aurkituko dituzu