Nola egiten dugu lan

Bi zutabe nagusitan oinarritzen da Dorronsoro okindegia: kalitatean eta zerbitzuan.

Hori dela-eta, lehen mailako lehengaiak erabiltzen ditu bere produktuak egiteko, masa izoztuak edota aurrez egositako ogiak bezalako irtenbide azkarrak saihestu eta egunean egunekoari arretaz eta mimo handiz erantzunez.

Bezeroen premiei erantzutea da erronka nagusia, bakoitzak dituen beharrei egokitzea, kalitatea duten produktuei garrantzia emanez eta gertuko zerbitzu ezin hobea eta azkarra eskainiz.

Bere txikian, beraz, desafio handiak ditu Dorronsoro okindegiak, prezioen konpetentzia handiari erantzuteko modu bakarra ezagutzen baitu: kalitatea.

 Ogiak duen prozesua ikusi nahi? azpian duzu laburpen txiki bat

 

Orea egiteko makinakOrea egitenOrea pisu jakin bateko bolatxoetan zatitzen daOrea txapetan luzatzen duguOgia txapetanLabean sartu aurretik ogia mozten daOgia labeanOgia labetik ateratzeanOgia bukatutaOgia egiten dugun tokia