Gure dendak

Bi denda ditugu, biak Hernanin.

1- Akarregi

Zer aurkitu dezakegu bertan:

Enpresaren kokalekua da: obradorea bertan dugu eta banaketa handik abiatzen da.

Kafetegia eta era guztietako janariz betetako denda ere badugu bertan. Batetik eguneroko jakiak: arrautzak, galletak, esnea, olioa, tomatea... Prestatutako janaria ere bada. Bestal­de, era guztietako kutixiak ditugu: alkoholdun edariak, eztia, esparragoak, pasta, tea eta galleta bereziak, txokolatea, piperrak, kontserbak...

2. Lizeaga

Hernaniko erdigunean momentu oro erretako ogia aurki dezakezu. Obradorean egindako masa freskoa bertako labean erretzen dugu.

Nor gara

Joxe Dorronsoro Yurramendi da Dorronsoro okindegiko buru eta sortzailea. Hamalau urte besterik ez zituela hasi zen lanbide honetan lanean, Hernaniko Ariztimuño okindegian eta ordutik hona hutsik egin gabe erantzun die okin izatearen erronkari, urteen poderioz sortu zaizkion aldaketa eta premiei zuzen egokituz.

2002-1

Panificadora Hernani enpresan 30 urte eman ondoren eta ordura arte eskarmentuak irakatsitakoaz baliatuz, bere okindegi propioa jarri zuen martxan 1997an, gaur egun Dorronsoro okindegia izenez ezagutzen dugunari hasiera emanez.

 

Hain zuzen ere, 1997ko abuztuaren 11n ireki ziren Hernaniko Lizeaga kaleko 7. zenbakian. Dorronsoro okindegiko lehen lantegia eta202ko argazkiak0002 denda. Bertan urte batzuk eman ondoren eta enpresaren beharrei erantzun nahian, lantegia handitzea erabaki zuen Joxek, eskaintza zabaldu ahal izateko, labe, langile eta tresneria egokiez hornituz enpresa 2002. urtean.

2007a urte erabakigarria izan zen Dorronsoro okindegiarentzat, Lizeaga 7ko lokala utzi eta Akarregi poligonora lekualdatu baitziren lantegia eta denda nagusia. Horrekin batera, denda berri bat ireki zen, Lizeaga kalean bertan, 4. zenbakian, okindegiaren ordura arteko betiko kokalekua mantendu nahian. Akarregiko lantegian egindako masa freskoa bertako labean erretzen da, era horretan ogi egin berria bai Lizeagan bai Akarregin eskaini ahal izateko.

2012an beste jauzi bat eman zuen okindegiak. Akarregiko eskaintza are zabalagoa izango zuen aurrerantzean bezeroentzat: produktu gehiago salgai gutizien txokoa izeneko tokian eta jendaurreko ordutegi zabalagoa.

 

edariak

Familiarteko enpresa

Joxerekin batera, bere bi alaba, Laura eta Eli, ari dira lanean okindegian. Familiarteko enpresa honen ezaugarri nagusienetako bat hurbiltasuna da, bezeroekiko arretan eta egunerokoari modu konprometituan erantzuteko ardurak bultzatzen baititu bere kideak. Gaur egun, guztira 15 lagunek osatzen dute lantaldea.

Nola egiten dugu lan

Bi zutabe nagusitan oinarritzen da Dorronsoro okindegia: kalitatean eta zerbitzuan.

Gehiago irakurri: Nola egiten dugu lan

Azpikategoria