Ogi txuria

Gure okindegian ekoizten dugun ogi kopuru handiena betiko ogi naturala da. Horretarako Nafarroatik ekarritako kalitatezko gari irin txuria erabiltzen dugu.
Tamaina eta forma desberdinetako ogiak ditugu: Ogi barrak, opilak, espiga ogiak, zopakoak, gatzik gabeak...
Hala ere, beste tamaina edo formako ogiren bat nahi izan ezkero, komentatu iezaguzu eta zure beharretara egokitzen den ogia ekoizten saiatuko gara.

Ogi barra naturalakGatzik gabeko ogiaOgi barrak txapetanOgi txuriaZopakoa

 

Edariak

Bazkari bat duzu eta ez duzu esku hutsik joan nahi? Egun gogor baten ostean sagardo botila batekin afaldu nahi duzu? Gure dendan edari aukera zabala dugu zure eskura: freskagarriak, inguruko sagardotegietako sagardo botilak, garagardoak, ardoak eta likoreak.

Edozein hunetan behar duzun edaria topa dezakezu, kalitatea eta prezio bikaina uztartuz. Etorri gure denda ezagutzera eta harrituta utziko zaitugu!

 

Ardo txuria, ardo gorria, txakolina, sagardoaLikoareak ere aurki ditzakezu: Ron, whisky, ginebra, patxaranaArdo beltza: urtekoa, crianza, reserba. Prezio guztietako ardoak dituguArdo beltzak: urtekoa, crianza, reserba, poltsiko guztietarako aproposakArdo txuriak: verdejo eta albariñoakGaragardoak, freskagarriak, zukuak, etb.

Moldekoak

Moldeko ogiak era naturalean ekoizten ditugu inongo kontserbanterik erabili gabe. Hiru ogi mota topa ditzakezu gure dendan: Naturala, zerealduna eta fibrazkoa. Zein baino zein goxoagoa! Probatu ezkero, errepikatuko duzu!

 

Moldezko ogiakZerealdun moldezko ogia

Kafea

Gure Akarregiko dendan kafe onena dastatu ahal izango duzu egun osoan zehar. Goizeko 5:30etatik aurrera bertan egindako opil goxoak, laranja naturalekin egindako zukuak edo infusio lasaigarriak hartu ahal izango dituzu. Aukera zabala duzu, zatoz!


EbakiaMomentuan xigortutako kafea, normala edo deskafeinatuaPrest!Eramateko gosariakNaranja zuku naturala

Artikulu gehiago...

  1. Pastak
  2. Opilak
  3. Ogiak
  4. Janariak