Ogiari buruzko aholkuak

ogi zaharrak erabilera ugari ditu

Gu ahalik eta ogi goxoenak egiten saiatzen gara baina erosi ondoren bere ezaugarriak ahalik eta denbora luzeenan mantendu ahal izateko ondorengo aholkuak jarrai ditzakezu:

  • Ogia itzaletan eta lehor dagoen toki batean eduki. Hezetasunak ogia asko biguntzen du (txikle moduan utziz) eta eguzkiak eta hego haizeak asko lehortzen du (gogorra utziz).
  • Paperezko edo oihalezko poltsak erabili ogia eraman eta gordetzeko. Ahal dela ez sartu plastikozko poltsetan eta are gutxiago ogia labetik atera berria badago (itxaron minutu batzuk poltsan sartu aurretik, segituan hoztuko da eta).
  • Ogia izoztu nahi baduzu beti egin berria izan dadila, egun osoa bueltaka ibili den ogia gauean izozkailura sartu ezkero ez da ona aterako. Dena bezala: izozkailuan produktu ona sartu ezkero ona atera daiteke, baina erdipurdikoa izan ezkero ez da ona aterako.
  • Ogia izozteko paperean edo oihaletan bildu.
  • Izoztutako ogia bere onera ekartzeko, kanpoan ordu bete uztea nahikoa da. Labean minutu batzuk sar daiteke 'krux' egitea lortzeko edo eguraldi ona egiten badu eguzkitan pixkatean edukita berdina lortuko dugu.
 
Etxe guztietan zaila izaten da zenbat ogi jango dugun aurreikustea: batzutan motz geratzen gara eta bestetan aldiz ogia soberan izaten dugu. Ogi zaharrak erabilera ugari ditu:
  • Bezperako ogia xerretan moztu, xigorgailuan sartu eta tostadak egin ditzakegu. Gosaltzeko edo lagungarri gisa pikatzeko balioko digute: foie, txatka, hegaluzea...
  • Ogi zaharra birrinduz ogi birrindua lortuko dugu. Ogia ez badago nahikoa lehor labean sartu tenperatura baxuan.
 

Baratxuri zopa

batxurizopa

OSAGAIAK:

  • 4 baratxuri hortz
  • zopako ogi erdi bat
  • 1L haragi salda edo 1L ur
  • sei koilarakada olio
  • gatza pixkat bat
  • 4 arraultza

NOLA EGIN: Kazuela batean baratxuria oliotan jarri, baratxuriak kolore pixka bat hartzen duenean ogia xerratuta erantsi. Ogia oliotan bustita dagoenean salda gehitu (urak ere balio du) eta irakiten utzi nahastuz, 15 minutu gutxi gora behera. Ondoren arraultzak gehitu eta poliki nahasten jarraitu txuringoa gatzatu arte. Oso bero zerbitzatu.

Estekak

Kanpoko estekak

Ogiak zeresan handia ematen du nonahi, osasuntsua dela badakigu baina ez dugu guk bakarrik esaten.

Atal honetan ogiari buruz (eta guri buruz) hitzegiten duten testu eta audio batzuk aurkituko dituzu.

  • DORRONSORO OKINDEGIA PRENTSAN

HABE aldizkariko elkarrizketa Joxe Dorronsorori: Ogia, egunerokoa

  • OGIARI BURUZKO MITOAK

ZAINDU ZAITEZ magazinean ogiaren inguruan dauden topikoak argitzen dituzte

  • OGIA ETA OSASUNA

Consumer aldizkarian ogiak  dituen elikagaiak aztertzen dituzte

Eta dietan zergatik den ezinbestekoa azaltzen digute

Audioa: Ogiak ez omen du gizentzen, ogiaren sorrera eta garrantzia

  • OGIA HAURREI AZALDUA, GURE KULTURAN

Bideoa: Martin Txiki eta jentilak (ipuin mitologikoa-ogia egiteko garia lapurtu zien Basajaunei)

Testua: Ogia, Martin Txikik basajaunei garia lapurtu zienekoa

  • OGIGINTZAREN HISTORIA

Lanbidearen eboluzioa historian zehar

Ogi torradak

 OSAGAIAKtorradak

  • 8 ogi opil
  • Esnea 1/2L
  • Esnegain likidoa 1/4L
  • 10 koilarakada azukre
  • Kanela makiltxo bat
  • Limoi azala, zati bat
  • Arrautzak
  • Olioa

NOLA EGIN: Kazuela batean esnea, esnegaina eta azukrea jarri. Limoi azala eta kanela makiltxoa erantsi eta irakiten jarri, su eztian, lehen borborrak hasi arte. Orduan sutatik atera eta hozten utzi.

Ogi opilak luzeran moztu eta erretilu zabal batean jarri. Lehen prestatutako nahasketa ogiaren gainean isuri eta utzi 30 minutuan gutxienez esnea ondo sar dadin, poliki-poliki buelta emanez.

Ogia esnetan ongi busti ondoren, kontu handiz pasa arrautzetan, hautsi gabe. Zatai batean olio ugarian frijitu ongi txigortu arte. Atera eta azukreztatu. Nahi izanez gero,  karamelizatu daiteke.

Azpikategoria