Partikularrei

Lizeaga kaleko nahiz Akarregi poligonoko gure bi dendetan kalitate handiko produktuak eskaintzen ditugu, goizeko 5:30etik gaueko 21:00etara luzatzen den ordutegi zabalean (ikus leku bakoitzak duen ordutegi zehatza  kontaktua atalean). Gainera, ospakizun berezietan banaketak egiten ditugu; esaterako, elkartetara edota festetako txosnetara.

Ospakizunen baterako ogi, opil edo postrerik behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta zure neurrira eta poltsikora egindako produktua eskainiko dizugu. Aukera zabala dugu bai ogi eta opiletan, goreneko produktu egin berria eskaintzen dugu, uneoro.

Zerbitzu gisa guk ekoizten ez ditugun hainbat produktu eta jaki ere eskura daitezke gure dendetan. Hala nola egunkariak, edariak eta jaki ezberdinak.

Bestetik, bezeroak behar ezkero, etxez etxeko banaketa zerbitzua eskeintzen dugu. Bazkari edo afari bereziak izan ezkero, bezeroak herrian nahi duen elkarte edo etxera eraman diezaiekegu.